Anakrusa dantza taldeak Tempus-i ikuskizunaren entsegu publiko bat egingo du

Anakrusa dantza taldeak TEMPUS-i ikuskizunaren erakustaldi bat egitera etorriko da Errenteriara, entsegu publiko moduan. Datorren asteazkenean izango da, apirilak 18,  19:30tan Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan (2. solairuan).

Erakustaldira sartzeko plazak doan izango diren arren, mugatuak dira eta, bertaratu ahal izateko, dantza@kukai.info helbidean izen-abizena eta azalduko den pertsona kopurua zehaztu behar dira.

Ekitaldi hau Kukai dantza taldearekin eta Errenteriako Udalarekin elkarlanean antolatu da. Errenteria Musikal Musika eta Dantza eskolak ere laguntza eman du.

Anakrusa Eneko Gil, Iñigo Ortega eta Noemi Vianak osatzen dute eta bere webgunean informazio gehiago lortu dezakezute talde honen ibilibidearen inguruan.

Argazkia: Anakrusa