Madalen kaleko sarrera itxi egingo dute aste batez konponketak egiteko

Datorren ostegunean, apirilak 12, konponketa eta errefortzu lanak hasiko dira Madalen kaleko ermitaren ondoko arkuan, Euskotreneko trenbideen azpian.

Lan hauen helburua arkuaren azpiko aurpegian arrailak konpontzea da, babes xafla kendutakoan antzeman zituztenak.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, arkuaren egitura indartzeko lan hauek aste beteko iraupena izango dute eta apirilaren 20a baino lehen bukatuta egongo dira, ezustekoen ezean.

Errefortzu lan hauek irauten duten bitartean pasabidea itxita egongo da oinezkoentzako eta, beraz, Madalen kalera sartzeko bide bakarra Xenpelar Plazatik izango da.