75 lagunek parte hartu dute ‘Errenteria itsusia?’ bisita gidatuetan oporretan

Kultura 2012-04-13 | 1

Aste Santuko oporretan Errenterian gelditu direnak herriaz gozatu eta bere aztarnak eta historia berreskuratzeko aukera izan dute Errenteria itsusia? izeneko doako bisita gidatuei esker. Ekimen honen antolatzaileek jakinarazi dutenez 75 lagunek parte hartu dute bisita hauetan.

Bisitarien artean nagusitu den adina 40 urtetik gorakoa izan da, baina adin guztietakoak pasa dira; haurrak gurasoekin, ikasleak, gazteak, helduak eta jubilatuak.

Bisitak nagusiki euskaraz egin dira, bisitarien gehiengoa euskaldunak izan baitira, baina zenbait kasuetan bi hizkuntzak tartekatu dira eta “gainera euskaldunek, euskaraz ez zekitenei edo gutxi zekitenei lagundu egin diete”, azaldu dute antolatzaileek.

“Oso giro ona egon da eta herrikidetasuna nabarmendu da, hau da, partehartzaileak ez dira bisitari hutsak izan, beraien ekarpenak egin dituzte, bisitaren edukia aberastuz eta etorkizunean jarraipena emateko ideia berritzaileak aurkeztuz”, gaineratu dute sustatzaileek. Bisita hauetako bat patinetan egin zen.

Partehartzaileei iritzia galdetu zaienean, orokorrean motza egin zaiela zioten, eta erakusketa interesgarria aurkituz, gehiagotan edo denbora gehiagorekin ikusteko interesa azaldu dute.

Argazkia: Hitza

 

No comments yet.

Utzi erantzuna