Lurraldebus txartel bakarra erabili daiteke jadanik Errenteriako autobusetan

Errenteriako autobus urbanoetan Lurraldebus txartel bakarra izenekoa jadanik erabili daiteke. Txartel Bakarra birkarga onartzen duen txartela da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren emakidan sartuta dauden hiriko eta hiriarteko garraio publikoko zerbitzuetan bidaiatzeko aukera ematen du, Lurraldebus irudian txertatuak baldin badaude. Eta etorkizunean, baita sistema honetara atxikitzen diren trenbideetan ere.

Txartel hau ateratzea 5€ kosatuko zaio erabiltzaileari. Erabiltzaileak bidaiak Gipuzkoako Txartel Bakarrarekin ordaintzen dituenean, Errenteriako Udalak erabiliko duen tarifa irizpidea bidaiako 0,58 € izango da. Behin behineko bidaiaren prezioa (dirutan ordaintzen denean) 1,10 €koa izango da.

Tarifa berezien inguruan edo birkarga prozesuari buruz gehiago jakiteko hemen sakatu.