San Markorako Igoeraren XVI. edizioan izena emateko epea zabalik da

Apirilaren 29an, igandean, Club Atletico Renteria Taldeak (CAR) antolatuta eta Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin “San Markorako Igoeraren XVI. edizioa, Javier García Larrañaga Memoriala” burutuko da. Lasterketa Errenteriako Herriko Plazatik irtengo da 10:30ean eta helmuga, berriz, San Markon izango da, zementu-pista eta asfalto gaineko 5.500 metroko ibilbidea egin ondoren.

Izen-ematea

Eman ahal izango da izena lasterketaren egunean bertan, Errenteriako Udaleko arkupeetan horretarako prestatuko den postuan, goizeko 9:00etatik 10:00ak bitarte. Korrikalariek aldez aurretik ere eman ahal izango dute izena, www.atleticorenteria.com orrialdean sartuta, eta baita udal kirol instalazioetan, jarraian aipatzen den moduan.

Izen-ematea 8 eurokoa izango da apirilaren 27 arte, eta 10 eurokoa lasterketaren egunean bertan.

Arropa irteera gunetik helmuga guneraino garraiatzeko zerbitzua izango da goizeko 10:00etan.

Udal kirol instalazioetan izena emateko aukera

Serviocio, SL-k, udal kirol instalazioen enpresa adjudikazio-hartzaileak, proba honetan parte hartu nahi duten pertsonei horretarako erraztasunak eskaini nahi dizkie. Proban parte hartzeko, eta lasterketan izena ematearen prezioarekin (8 €) izena ematea kudeatzeaz gain, instalazioetako teknikoek entrenamendu bat eta aholku sorta bat eskainiko dute lasterketa modu egokian prestatzeko. Horretaz gain, kamiseta bat oparituko du lasterketan parte hartzeko.

Kategoriak

JUNIOR: 1994-1992

GIZONEZKO SENIORRAK: 1991-1973

EMAKUMEZKO SENIORRAK: 1991-1978

GIZONEZKO BETERANOAK: 1972 +

EMAKUMEZKO BETERANOAK: 1977 +

Sariak

Lasterketa ostean sari banaketa egingo da. Gizonezko zein emakumezkoen Senior, Junior eta Beteranoen lehenengo hirurek garaikurra jasoko dute, baita CAR taldeko gizonezko eta emakumezkoen bi korrikalari onenek ere.

Helmugara heltzen diren korrikalari guztiek oparia jasoko dute.