Udako oporretako udalekuetan plazak libre

Udaleko Gazteria sailatik, 2012ko Udako Oporretako udalekuetan oraindik plaza batzuk geratzen direla jakinarazi nahi dugu. Plazak 2000- 2008 urteen artean jaiotako harrentzat dira.

Plaza horiek Errenterian erroldatuta edo Errenteriako ikastetxeetan ikasketak egiten dituzten haurrentzat izango dira (azken kasu honetan ikastetxeko ziurtagiria aurkeztu beharko da).

Parte hartzeko, Merkatuzar eraikinean dagoen Gazte Informazio Bulegotik pasa behar da (Pablo Iglesias, 3), apirilak 23tik 27ra (astelehenetik ostiralera) bitarte honako ordutegian: goizez 11etatik – 14etara, arratsaldez 17etatik 19etara (ostirala arratsaldean itxita dago).

GARRANTZITSUA: plazak, iritsi ahala esleituko dira guztiak bukatu arte.