San Marko eguna ospatzeko programazio kultural berritzailea prestatu du Errenteriak

Aurten Ze Esatek taldearen kontzertua eta haur eta gurasoentzako euskal olinpidak izango dira ekitaldi nagusiak

Urtero bezala, datorren apirilaren 29an San Marko eguna ospatuko da Errenterian. Jaialdi honek jende asko erakartzen du santu honen izena daraman mendira, data honetan bizi den giro onaz gozatzeko erakargarriarekin.

San Marko eguneko erromerian ohikoa den bezala, hainbat postu egongo dira taloak, gazta eta bestelako jaki eta edariak eskaintzen. Santuaren omenez burutzen den meza ere ez da faltako ezta urtero burutzen den kros-a hurbiltzen ari den festan.

Horietaz gain, aurten arrazoi gehiago izango dira San Markora igotzeko, izan ere, lehen aldiz burutzen diren hainbat ekimen prestatu baititu Udalak. Hauen artean aipagarriena Ze Esatek taldearen kontzertua arratsaldeko 18:00tan.

Aurretik, haur eta gurasoentzako prestatutako euskal olinpiadetan parte hartzeko aukera ere izango da. Bazkaldu eta gero, Iñaki Labakarekin guztien artean kantuak abestuko dira eta, ondoren, txikientzako txokolatada egingo da.

Ondorengo hau izango da egitaraua:

  • 10:30 KROS-a Antolatzailea: Club Atlético Renteria
  • 10:00etan III. ERROMERIA MARTXA San Markosera (Xenpelar Plazatik abiatuta) Antolatzailea: Independentistak sarea
  • 11:30 KROS SARI BANAKETA Antolatzailea: Club Atlético Renteria
  • 12:00 MEZA Antolatzailea: Benito Ijurra apaiza
  • 12:30 – 14:30 HAUR ETA GURASOEK PARTE HARTZEKO EUSKAL OLINPIADAK (Adina: 5-12 urte) Antolatzailea: Udala – Kultura Saila
  • 16:00 – 17:00 BAZKAL OSTEKO KANTUAK Iñaki Labakarekin Antolatzailea: Udala – Kultura Saila
  • 17:00 TXOKOLATADA HAURRENTZAT Antolatzailea: Oreretako Gazte Asanblada
  • 18:00 KONTZERTUA: ZE ESATEK Antolatzailea: Udala – Kultura Saila