Udalak Gernikako bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko ekitaldi sorta antolatu du

Kultura 2012-04-26 | 0

Apirilaren 26an 75 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik, hori izanik joan den mendeko gertaera esanguratsuenetako bat. Errenteriako Udalak mundu osoan izango diren omenaldiekin bat egin nahirik, data horietan gure herrian izango den jarduera sorta bat antolatu du.

Apirilaren 18an “Gernika” erakusketa inauguratu zen, Xenpelar Udal Zentroaren egurra lantzeko tailerreko ikasleek egindako lanak ikusgai jartzeko, eta maiatzaren 9 arte egongo da zabalik. Apirilaren 26an, gertaeraren egun berean, “Gernika, bonbardaketa” dokumentala eskainiko da Errenteria Hiria Kulturgunean. Horretaz gain, maiatzaren 2 eta 10ean, “1937, gogoaren bidezidorretatik” emankizuna izango da, Kukai dantza taldearen eskutik, ikasleentzako saio berezietan.

Udalak espero du ekitaldi horiek guztiek balio izatea oraindik eztabaidagai izaten jarraitzen duen gertaera bati buruzko memoriaren garra bizirik mantentzeko.

 

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna