Ereintza eskubaloi taldeak Zilarrezko Ohorezko Dibisiora igotzeko fasean jokatuko du

Datorren asteburuan Ereintza Eskubaloiko Lehenengo Mailako ekipoak Segobian jokatuko den “Zilarrezko Ohorezko Dibisiora” igotzeko fasean parte hartuko du.

Fase horretan lau taldek hartzen dute parte (Ereintzaz gain, Segobiako Víveros Herol Nava anfitrioia, Roca del Valléseko katalana eta Chapela Redondelako Paraxe Construcciones galiziarra). Horietatik 2 sailkatuko dira bigarren sektor bat jokatzeko.

Ereintza Eskubaloiak apirilaren 27an (ostirala) jokatuko du 20,00etan, apirilaren 28an (larunbata) 16,00etan eta apirilaren 29an (igandea) 10.30ean. Errenteriako Udal Kirol Patronatuak babesari esker, partidak Interneten transmitituko dira www.balonmanonava.com webaren bitartez, BM Nava Directo atalean, eta bertan Twitter sare sozialarekin interaktuatu ahal izango da. Bertan zuzenean ikusi ahal izango dira partidak, web horretako konexioei esker.

Errenterian, nahi duten pertsonak guztiek partidak ikusi eta animatu ahal izango dituzte Txikikaia gune ludikoan (Niessen zentroa), bertan web horretara egiten baitira konexioak.