Ze esatek! Taldearen kontzertua bertan behera

Errenteriako Udalak jakinarazi du, eguraldi aurreikuspen txarrak direla eta, bertan behera geratu dela gaur arratsaldez Ze esatek! taldea ematekoa zen kontzertua. San Marko egunaren inguruko beste ekitaldiak mantendu egingo dira, eta udalak herritarrak animatzen ditu horietan parte hartzera.