Gizonezkoen eskubaloiko Ohorezko B Mailarako igoera fasea Errenterian

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du maiatzaren 12 eta 13an (larunbat eta igandea) gizonezkoen eskubaloiko Ohorezko B Mailarako igoera fasea jokatuko dela Errenterian.

Lehenengo ligan Errenteriako taldea txapeldunorde geratu zen, eta Segovian jokatutako fasean ere txapeldunorde izan ondoren, asteburu honetan erabakiko da zein hiru talde igoko diren Espainiako eskubaloiaren bigarren mailara.

Parte hatu duten taldeak, Ereintzaz gain, honakoak dira: Kataluniako la Roca del Valléseko La Roca, Huelvako Pan del Niño Moguer andaluziarrak eta Zarautzko Amenabar ZKE. Partidak Errenteriako Galtzaraborda Udal Kiroldegian jokatuko dira ondorengo ordutegietan: 18.00etan La Roca – Amenabar ZKE eta 20:00etan Pan Moguer – Ereintza. Igandean 10:30ean 3. eta 4. postuak eta 12:45ean finala.

Lau partidatarako abonua 10 euro da eta eguneko sarrera 6 euro. Oso garrantzitsua da errenteriarrak ekitaldi horretara bertaratzea beren taldeak igoerarako partida jokatzean animatzeko.