Madalenak 2012 iragartzeko kartel lehiaketaren epea zabalik da

Madalenak geroz eta gertuago ditugu eta, urtero bezala, Udalak gure herriko jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du. Kartelak aurkezteko epea maiatzaren 28an amaituko da.

Lehiaketarako oinarriak interesatuen eskura jarri dira Udaletxean, Kulturgunean nahiz www.errenteria.net udal web orrian eta Gazte Informazio Bulegoko web orrian.

“Madalenak 2011” kartela

OINARRIAK

1.- Kartela neurria 40 x 55 cm izango da.

2.- Lanak koloreetan eta egurrezko txapa edo beste material zurrun baten gainean muntatuak aurkeztu behar izango dira.

Horrez gain, egindako lanaren argazkia CD batean aurkeztu beharko da.

3.- Kartelean “MADALENAK 2012” idatzia ageri beharko da, eta gaiak, gure herriko jaiekin zerikusia izango du.

4.- Kartelak eta CD-a Errenteriako Udaletxeko Erregistro Orokorrean entregatuko dira 2012ko maiatzaren 28ko 14:00 orduak bitartean.

5.- Kartelen atzeko aldean, lanaren leloa idatziko da. Horrezaz gain, kartazal itxi batean “MADALENAK 2012” XXVIII. KARTEL LEHIAKETA eta lanaren leloa idatzi beharko dira. Kartazal barruan, berriz, egilearen izena, deitura, helbidea, telefono-zenbakia eta lanaren leloa.

6.- Teknikari dagokionean, marrazkia, argazkia, “collage” edo antzekoak erabili ahal izango dira.

7.- Aurkeztutako lana originala izango da, alegia, lehenago argitaratu gabea. Epaimahaiak lan hori beste edozein lan plastikoren edo obra multzo baten plagiotzat joko balu, lan hori berehala lehiaketatik at geratuko litzateke. Aitzitik, iruzurra epaimahaiak erabakia eman ondoren antzemango balitz, gertaera horrek berak deuseztatuko luke saria.

8.- Egileek lan bat baino gehiago aurkeztu ahal izango dute.

9.- Epaimahaikideak ondorengoak izango dira:

Mahaiburua: Alkate jauna edo berak izendatzen duena.

Bokalak:

– Kultura Ordezkaria.

– Xenpelar Arte Plastika Tailerreko ordezkari bat.

– Irudi teknikari bat.

– Publizitateko bi aditu.

– Idazkaria: Kultura Teknikari Koordinatzailea izango da, hitza bai baina botorik gabe.

10.- Epaimahai kalifikatzailea ekainaren 4an, eguerdiko 12etan, bilduko da kartel iragarlea hautatzeko.

11.- Epaimahaiak ahalmena izango du lehiaketa hutsik uzteko, hain zuzen ere aurkeztutako lanek eskatutako maila artistikorik emango ez balute.

12.- Saritutako lana Udalaren jabegopean geldituko da, eta berak baimena izango du egoki deritzon guztietan, lan hori erabili ahal izateko.

13.- Epaimahaiaren ustetan, aurkeztutako lan kopurua ugaria balitz eta horien maila aitortua egongo balitz, jatorrizko lanak jendaurrean jarriko dira, aldez aurretik iragarriko diren toki eta egunetan.

14.- Erakusketa egiten den egunetik, 30 eguneko epea igaro ondoren, saritu gabeko lanen egileek horiek jasoko ez balituzte, ulertuko da horiei uko egiten dietela, eta ondorioz, Udalaren esku geldituko dira. Ondorioz, interesatuek ezin izango dute inolako erreklamaziorik egin, ezta kalte-ordainik eskatu ere.

15.- 1.050 euroko sari bakarra emango da.

16.- Lanak lehiaketara aurkezteak esan nahi du erabat onartzen direla lehiaketa arautzen duten oinarriak.

Oinarrien interpretazioari buruzko edozein zalantza Epaimahaiak argituko du.