Errenteria Musikalek 2012-2013 ikasturterako matrikulazio epea ireki du

Kultura 2012-05-08 | 0

Errenteriako dantza eta musika akademiak 2012-2013 ikasturterako plaza eskatzeko epea ireki du datorren maiatzaren 25a arte.

Musika edo dantza ikasteko plaza bat lortu nahi duten ikasle berrien kasuan, abizenaren araberakoak izango dira izen-emate txandak. Horrela, A-H inizialak dituzten abizendunek maiatzaren 7tik 16ra egin behar dute eskakizuna eta I-Z abizenekin, berriz, maiatzaren 16tik 25era. Ikasketa eskaintza hemen ikusi dezakezute.

Zozketarik gabe onartutakoen zerrendaren argitalpena ekainaren 6an egingo da.

Plaza zozketaren bitartez lortzeko aukera dutenen zerrenda ekainaren 7an, arratsaldeko 18:00etan, jakinaraziko da musika eskolatik. Zozketa honetan onartutakoen zerrendaren argitalpena bi egun beranduago, ekainaren 9a, argitaratuko da.

Bestalde, dantzan onartuen zerrenda-argitalpena ekainaren 21ean izango da.

Behin onartuta, ikasle berriek matrikulazioa ekainaren 9tik 29ra  egin beharko dute, eta dantza eskolako ikasle berriek ekainaren 21etik 29ra.

Errenteria Musikaleko arreta ordutegia plaza eskatu nahi duten ikasle berrientzat astelehen, asteazken eta ostiraletan 7:00tatik 14:30etara izango da eta astearte eta ostegunetan, 8:30etatik 17:30etara.

Tasa eta baldintzei buruz gehiago jakin dezakezute hemen.

Ikasle zaharrak

Instrumentu edo gaia aldatzeko eskaerak egin nahi dituzten ikasle zaharrek maiatzaren 7tik 25era arte egin beharko dute.

Izen-ematea A-H inizialetako abizendunentzat maiatzaren 7tik 16ra izango da. I-Z abizenekin, maiatzaren 16tik 25era.

Musika eta Mugimenduko 4. kurtsoko eta Musika mintzairako hastapeneko ikasle zaharrek ekainaren 11tik 29ra bete beharko dituzte izapideak.

Ikasle zaharrentzako jendearen arretarako ordutegia astelehen, asteazken eta ostiraletan 7:00tatik 14:30etara izango da eta astearte eta ostegunetan, 8:30etatik 17:30etara.

Maila profesionalak

Maila profesionaleko sarrera-frogen eskala, estudio eta obra orientatzaileak interesdunen eskura daude eskolako bulegoan, iragarki taulan eta web orrian.

Kasu honetan, matrikula epea maiatzaren 11an amaituko da.

No comments yet.

Utzi erantzuna