Naturaldiak punta-puntako adituak ekarriko ditu Errenteriara gure gizartearen erronkei buruz hitz egiteko

Errenterian maiatzaren 10ean punta-puntako adituak izango dira Reina Aretoan, 19:00tan, burutuko den “Zenbat eta gehiago, orduan eta hobeto? Etorkizuneko gizarteaz eta bizieraz” izeneko mahai-inguru irekian.

Ekitaldi ireki hau Gipuzkoako Aldundiaren Ingurumen sailak hainbat herritan bultzatzen dituen Naturaldia jardunaldien markoan kokatzen da eta Errenteriako Udalaren babesa jaso du ere.

Hizlariak  Joseba Azkarraga soziologia doktore eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea;  Jose Mª Hernandez Cristina Enea Fundazioaren zuzendaria eta Leo Argote ingeniari agronomo eta Basherri mugimenduko Azabaratza taldeko kidea izango dira.

Gure gizarteak aurrean dauzkan erronken inguruan hitz egingo dute, horretarako hainbat arlo ukituz: ingurumena, ekonomia eta gizarte ereduak.