Eskulangintza tailerrak izango dira Zumardiko astelehenetako merkatuan

Errenteriako Zumardian astelehenero burutzen den merkatuak erakargarri berri bat izango du maiatzean, bertan eskulangilangintza tailerrak eskainiko baitituzte ibilbide luzeko artisauek.

Jon Txasko Errenteriako Ogasuneko zinegotzi delegatuak jakinarazi duenez, ekimen honen helburua eskulangintzari balorea ematea da eta, aldi berean, merkatuaren erakargarritasuna handitzea eskaintza komertzialaz haratago doan jarduera baten bitartez.

Eskuz egindako hainbat produktu erosi eta nola egiten diren ikasteko aukera izango dute merkatura gerturatzen direnak: larruzko zorroak, gerrikoak, apaingarriak, bitxiak edo jostailuak.

Euskal Herrian lan egiten duten hainbat artisau izango dira gonbidatuak, hauen artean Trok, Lanbera, Testone edo Sergio Gomararen tailerrak.

Maiatzak 14

Lanbera Tailerra. Zurezko jostailuak.

Testone Tailerra. Metalizatutako hosto naturalak.

Sergio Gomara Tailerra. Larrua.

Maiatzak 21

Lanbera Tailerra. Zurezko jostailuak.

Testone Tailerra. Metalizatutako hosto naturalak.

Trok Tailerra. Larrua.

Maiatzak 28

Lanbera Tailerra. Zurezko jostailuak.

Testone Tailerra. Metalizatutako hosto naturalak.

Trok Tailerra. Larrua.