Koldo Mitxelena beka eskuratzeko eskakizun epea zabaldu du Udalak

Errenteriako Udalak “Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren” hamaikagarren edizioa aurkezten du bizitza osoa euskara ikertzeko lanean eman zuen Koldo Mitxelena filologo errenteriarraren omenez.

Bi urtetik behin ematen den beka honen helburua da euskal kulturari buruzko ikerketa oro har eta bereziki gure herriaren kulturari buruzko ikerketa sustatu eta bultzatzea.

Bekaren iraupena: 12 hilabete.

Diru kopurua: 6.010 euro.

EPEA: Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2012ko uztailaren 13ra arte egongo da zabalik.

Oinarriak hemen ikusi ditzakezute.