Kirol nutrizioari buruzko hitzaldia, bihar

Maiatzaren 18an, ostiralean, 17,30ean Galtzarabordako Udal Kiroldegian hitzaldi bat izango da kirol nutrizioari buruz, udal kirol instalazioetako abonu orokorra duten guztiei bideratua.

Hitzaldia Serviocio SL enpresaren kirol teknikaria den Ruben Reyes-ek emango du. Serviocio SL Fanderia eta Galtzarabordako udal kirol instalazioetako enpresa adjudikazio-hartzailea da.

Aurreikusita dago hitzaldiak 45 minutuko iraupena izatea. Hitzaldian kirolari bati onura ekar diezaioketen laguntza ergogenikoak izango dira hizpide. Kirola egiteko har daitezkeen osagarriak aipatuko dira, beren onurak eta zer eskain diezaguketen aztertuta.

Hitzaldi horretara joan ahal izateko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Galtzarbodako Kiroldegiko harreran eta Fanderiako Igerilekuko harreran. Aforoa mugatua dago, gehienez 20 pertsona bertaratu ahal izango dira.

Informazio gehiago behar izanez gero, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko (943.44.96.90) eta Fanderiako Udal Igerilekuetako (943.34.44.23) harreretara jo daiteke