Elkarretaratzea egiteko deia egin dute Clara Rangelen hilketaren epaiketaren amaieran

Berdintasuna 2012-05-18 | 0

Datorren asteko astelehenean, maiatzak 21, Clara Rangel-en hilketaren epaiketa amaituko da. Hau dela eta, Errenteriako Berdintasunerako Kontseilutik elkarretaratzeko deialdia egiten dute herritar guztiei astelehenenean, hilak 21, 20:00etan Errenteriako Udaletxe aurrean. “Justizia eskatzen dugu Clara Rangelentzat. Emakumeenganako indarkeria gehiagorik ez!”, aldarrikatu dute Kontseilutik.

No comments yet.

Utzi erantzuna