Madalenetako Jai Batzordearen bigarren bilkurara 32 elkarte etorri dira

Jo eta su jarraitzen du lanean Madalenetako Jai Batzordeak. Gaur bigarren bilkura izan dute, eta hainbat proposamen aurkeztu dituzte herritarrek: adibidez, uztailaren 20an ekimen bat egitea, 21ean herri bazkari erraldoia antolatzea, urezko zezena egitea…  Zezen plaza eta su artifizialak egiten jarraitu behar den ere mahaigaineratu dute batek baino gehiagok. Izan da txupinazoa jarraitzeko Zumardian pantaila erraldoia jartzea proposatu duenik ere, edo flash moba egitea txupinazoaren egunean bertan.  32 elkartetako 60 lagun izan dira, eta, pasio handiz,  bi ordu t’erdiz eztabaidatu dute Madalen hobeak antolatzeko moduaren inguruan.

Hurrengo bilkura datorren ostiralean, hilak 25, 17:30ean izango da Xenpelar Etxean. Bilera horretan erabakiko da Madalenak 2012rako egitarau definitiboa, baita azpiegitura eta bitartekoen antolaketa nahiz  diru-laguntzen banaketarako irizpideak ere. Irune Balentziaga kultura zinegotziak deia egin die herritarrei bilera erabakior horretan parte hartzera, hor erabakitzen denak izango duelako balioa. Orain, herritarrek hartzen duten erabakietara erabat irekita dagoela jai batzordea argitu du.

Hauek dira gaurko bilkuran parte hartu duten taldeak:

Koldo Mitxelena, Beti Prest, Telleri, Amulleta, Eureka, Aitzbitarteko lagunak, Fomento Cultural, Zintzilik Irratia, Batasuna, Bi-errota, San Huberto, Maria de Lezo Gunea, Concha Rociera, Euskal Gunea (Lau Haizetara, AEK, Euskal Herrian Euskaraz), Txintxarri, Gurekin Iztietako Auzo Elkartea, Sindikato Taberna, Miauka, Errenteriako Emakumeen Taldea, Zozongo, Madalenak Parade, Alkartasuna-Ondarra, Alabergako Auzo Elkartea, Hobby Cars, Show Time, Idi-Demak, Txosna Batzordea, Landare, Xenpelar Bertso Eskola, E.M.T.E.