Munduko Arrozak kulturen arteko jaialdia Errenterian ospatuko dute bihar

Herri Biziaren Bidean | Kultura | Partehartzea 2012-05-18 | 0

Munduko Arrozak kulturen arteko jaialdia bihar ospatuko dute Errenterian, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00tara Diputazio Plazan, Iztieta auzoan. Jatorri ezberdinetako jendea bilduko da eta arroza, gizakiaren funtsezko jakietako bat mundu mailan, beren herrialdeetan egiten den bezala edo beren erara prestatuko dute.

Bertan, hainbat modutan prestatutako arrozaz dastatzeko aukeraz gain, musika ekitaldietaz gozatzeko aukera izango dute hurbiltzen diren herritar guztiek, azaldu dute ekimen honen antolatzaileek. “Partaidetza, aldarrikapena eta mestizajerako gunea izatea nahi dugu”, diote, “bizikidetzaren aldeko jarreren gunea”.

 

EGITARAUA

11:00 Tokien banaketa eta hasiera

11:30-13:30 Musika ‘Jam Session’

13:30 – 14:00 Bertsolariak

14:00 Dastaketa eta arroz onenari saria

15:00 Afrikako perkusio tailerra

16:00 – 16:45 Mozanbikeko ‘Arte Xibu’ perkusio taldea

17:00 Amaiera

No comments yet.

Utzi erantzuna