Surf eta piraguismo ikastaroak udalekutan

Errenteriako udal gaztelekuek antolatzen dituzten jardueretan, uztailean zehar, bi ikastaro izango dira.

Aurrenekoa piraguismokoa izango da, eta uztailaren 3tik 6ra izango da, arratsaldeko ordutegian. Ikastaroan hainbat piragua mota erabiliko dira, eta, azken egunean Bidasoa ibaian zehar jaitsiera gauzatuko dute. Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa izango da.

Bigarrena surf ikastaroa izango da, uztailaren 17tik 20ra, goizeko ordutegian. Ikastaro horretan gazteek surfeatzeko lerro nagusiak ikasiko dituzte, eta Zurriolako hondartzan izango da. Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa izango da.

Bi ikastaroetan materiala, begiraleak eta asegurua sartuta daude, baita ikastaroak egiten diren lekuetara joan-etorriak ere. Bertaraino Gaztelekuetako begiraleekin joango dira.

Izen-emateak Gaztelekuetan egiten diren hurrenkeran izango dira inskripzioak. Gaztelekuak asteazkenetik ostiralera irekita izango dira, arratsaldeko 5:30etik 8:30era, hain zuzen ere, Gabierrotan (Gabierrota pasealekua zg.) eta Beraunen (Jose Mari Usandizaga kalea, atzealdea). Plaza kopurua mugatua da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuta daudenek dei dezakete honako telefonora: 943  51 72 92, 9:30etik 13:00era, edo bestela izena eman dezakete Udalaren Gazte Informazio Bulegoan (Merkatuzar)