Munduko Arrozak jaialdiak kolorez eta giro onez bete du Iztietako auzoa

Kultura 2012-05-21 | 0

Munduko Arrozak kulturen arteko jaialdik kolorez eta giro apartaz bete zuen Iztietako auzoa larunbatean. Hamaika herrialdeetako pertsonak bildu ziren Diputazio Plazan eta antolatutako kontzertuez eta emanaldiekin gozatu zuten.

Euri zaparrada erori zen arren, ehunka lagun igaro ziren ekitalditik jardunaldi guztian zehar. Eguerdian, munduko hainbat arroz dastatzeko aukera izan zen, askok aprobetxatu zutena. Sabelean hainbat herrialdeetako platerak izan zituzten bertaratutakoek: Bolivia, Senegal, Nigeria, Japonia, Euskal Herria, Mendebaldeko Sahara edo Maroko. Epaileek Senegaleko arroza izendatu zuten garaile.

Musikak ere protagonismo handia izan zuen, kontzertuak izan zirelarik egun guztian zehar eta nahi zutenentzako afrikar perkusio tailer ireki bat ere egon zen.

No comments yet.

Utzi erantzuna