Gipuzkoako areto-futboleko finalak Errenterian jokatuko dituzte larunbatean

Errenteriako Galtzarabordako Polikiroldegian erabakiko dira Gipuzkoako areto-futboleko txapelketaren irabazleak larunbat honetan jokatuko diren partidetan.

Finalen egitaraua aurkezteko prentsaurreko bat izan da gaur. Agerraldian Jose Manuel Ferradas Errenteriako Kiroletako zinegotzia, Pablo Ibarreta Gipuzkoako Areto-Futboleko Batzordearen presidentea eta Luis Garrido Gamon Kirol Elkarteko zuzendaria izan dira. Hiru erakundeok izan dira, hain zuzen ere, txapelketa hauek Errenterian jokatzea ahalbidetu dutenak.

Garridok larunbateko txapelketak “areto-futboleko jaialdi” bat izan nahi duela azaldu du eta kirol honen zaleei eta herritarrei orokorrean Galtzarabordako Polikiroldegira agertzeko deia egin die.

Gamon areto-futboleko talde errenteriarrak aurreko astean jokatutako sailkapen fasean parte hartu zuen bi kategoria ezberdinetan, baina ez zuen finaletara igarotzea lortu. Hala ere, Ibarretak adierazi duenez, Gamon kirol taldea gaztea izan arren- 4 urte besterik ez dauzka-, “goranzko ibilbide” argia egiten ari da.

Txapelketako partidak ondokoak izango dira:

MAILAK                                                   TALDEAK                                                ORDUA

2.Maila                                                           Bilkoin – Aretxabaleta K.E.                15,00

Mutil Jubenilak                                          C.D. Egintza – Zarautz K.E.                  16:30

Garaikurren entregatzea                                                                                         17:40

Emakumezkoak                                         Azpeitiko A.F. – Berastegi                      18:15

1.Maila                                                           Oiartzun K.E. – Horbel Taberna           19:30

Garaikurren entregatzea                                                                                            20:45