Mendi ibilaldiak antolatu dituzte Jaizkibeleko labarretan barrena

Maiatzaren 26an (larunbata) ibilaldi bat egingo da oinez, Fanderiako igerilekuetatik abiatuta Jaizkibelgo labarretan barrena, Serviocio SL Fanderiako Igerilekuen eta Galtzarabordako Kiroldegiaren kirol ustiapenaren enpresa adjudikazio-hartzaileak antolatuta.

Ibilbideak 18 kilometro inguru ditu eta aurreikusten da 4.30 ordutan egitea (geldialdiak barne). Guztira 607 metro igoko dira.

Jarduera hori doakoa da Udal Kirol Patronatuan abonatuta dauden pertsonentzat, baina parte hartzeko aurretik izena eman behar da.

Informazio gehiago Fanderiako eta Galtzarabordako kirol instalazioetako harreretan. Telefonoak: 943.44.96.90 (Galtzaraborda) eta 943.34.44.23 (Fanderia).