Errenteriako erretiratuen klubek beren lanen erakustaldia antolatu dute Merkatuzarren

2011-2012ko urtealdia amaitzerakoan Errenteriako erretiratuen klubek, aurreko urteetan bezala, erakusketa bat antolatu dute, urtean zehar eginiko lanen erakustaldia hain zuzen ere.

Maiatzaren 28tik ekainaren 1era egingo den erakusketa hau arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da Jose Luis Caso aretoan (Merkatuzar).

Era berean, egun horietan erakutsiko dira maiatzaren 19an San Markon generazio arteko jaialdian eginiko argazkiak.