Iñaki Villagran idazleak bere azken liburua, ‘Irreverencias’, Errenterian aurkeztuko du

Maiatzaren 30ean (asteazkena), 19:30ean, Iñaki Villagran idazle donostiar eta Errenteriako Udal Adinduen Egoitzaren zuzendariak “Xenpelar” Etxean (Madalena kalea, Errenteria) bere azken liburua, “Irreverencias”, aurkeztuko du. Ekitaldiaren sarrera Txema Arenzanak egingo du.

Irreverencias liburuan narratzailea Ba al da bizitza bera baino ironikoagoa den zerbait? galderari erantzuten saiatzen da: Absurduaren ikuspegitik kontakizun hauen hondoan murgiltzeko gonbitea egiten digu, birika hutsean eta eskafandrarik gabe. Hori dela eta, litekeena da maiz gainazalera atera behar izatea, airea hartzera, saiakera horretan amore ez emateko.

Izenburuari leiak, Irreverencias lanak egoera surrealista ugari aurkezten dizkigu, errespetu gutxi eta freskotasunez atonduak. Liburu honetan argi ikus dezakegu narratzaileak hainbat ideiaz duen ikuspegi bitxia: berraragitzea, fobien mundua, desleialtasunaren prezioa edo existitzen ez den iragan baten nostalgia.

Idazlearen iritziz, zuhurtasuna eta neurritasuna nagusi diren mundu honetan, zikin eta lotsagabekeria liberazio modua baino ez dira, terapia bat. Hortaz, kirtenkeria sorta hori irakurtzeak lortzen badu irakurleari barre-algara eragitea edo honek psikoanalista bisitatzeari uztea, bere zeregina betea izango du.