Iztietako Donostia kaleko ontziak eta kartoiak biltzeko puntuen aldaketa

Gaurtik aurrera, hondakinak biltzeko zerbitzua antolaketa hobetzearren, Donostia kalea 9an ontziak eta kartoiak biltzeko dauden puntuak eramango dira Pasaia kalea 1 zenbakiko aurrealdera, San Jose Langilea elizaren ondora.

Denbora gutxi barru, eta bizilagunei hala jakinaraziko zaie, lurperatutako puntu horiek hondakin organikoak biltzeko puntuak izango dira.