Kirolera Hurbiltzeko Egunean, igandean, udal kirol zerbituzak doan izango dira

Aurten ere, Errenteriako Udal Kirol Patronatuak bat egin du, zortzigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu eta datorren ekainaren 3an, igandean, burutuko den “Kirolera Hurbiltzeko Eguna”rekin. Egun hau Europako hainbat hiritan ematen da.

Ekainaren 3an (igandea) egingo diren jardunaldi hauekin hiritar guztiei kirolak duen garrantzia erakutsi nahi zaie, kohesio soziala lortzeko, osasunarentzat onurak dituelako, eta norberaren gogobetetze maila garatzeko.

Egun horretan, Udal Kirol Patronatuak kirolean aritzeko ohiturarik ez duten pertsona guztiak gonbidatu nahi ditu, adina eta forma fisikoa edozein dutela ere, kirol jarduera batean hasteko dituzten aukeren berri jasotzera. Era horretan ondoko jarduerak programatu dira.

Egun horretan Galtzarabordako Udal Kiroldegiko eta Fanderiako instalazioetara sartzea doakoa izango da instalazioak erabili nahi dituzten pertsona guztientzat.

Era berean, sarrera librea baimenduko da Galtzarabordako Udal Kiroldegiaren Squash pistetara eta Fanderiako Padel pistetara (beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea).

9,30ean “Taichi”ko doako eskola bat eskainiko da Fanderiako Udal Igerilekuen berdegunean. Ordubete eta 30 minutuko saioa izango da eta Errenteriako udal kirol instalazioetako monitore batek emango du, Rafa Fernandez monitoreak hain zuzen ere. Tai Chi Chuan borroka-artea txinatarra da jatorriz, eta barne-energiaren garapenean oinarritzen da, leuntasunaren eta asmoaren bidez. Tai Chi eginez, Gorputza, Gogoa eta Espiritua lantzen dira aldi berean.

Serviocio SLk Mountain Bike irteera bat antolatu du. Irteera 9,00etan izango da Fanderiako udal igerilekuan eta ibilbidea Jaizkibelgo suebakian barrena joango da, guztira 25 km eginez. Bi ibilbide mota daude prestatuta, bat mendiko bizikletaren praktikan hasiberriak direnentzat eta beste bat aritutakoentzat. Irteera honetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Errenteriako udal kirol instalazioetan abonatuta dauden pertsonentzat izen ematea, asegurua barne, doakoa da. Abonatuta ez daudenek aseguruaren kostea ordaindu beharko dute.

Era berean, egun horretan beste hainbat kirol jarduera egingo dira. Galtzarabordako Udal Kiroldegian “Oarsoaldeko Judoko Haur Jaialdia”ren edizio berri bat burutuko da, Sayoa KE elkarteak antolatuta, 10,00etatik 13,00etara. Jaialdi honetarako sarrera doan izango da.