Langabetuen Asanbladak batzarra egingo du gaur Beraunen

Oarsoaldeko Langabetuen Asanbladak batzar bat burutuko du gaur Beraun auzoko Pablo Sorozabal Plazan, arratsaldeko 19:00tan.

Rafa Lorente asanbladako kideak azaldu duenez, auzo errenteriar honetan herriko langabetuen kopuru handi bat bizi da.

Orain arte astelehenero Errenteriako Herriko Plazan bildu izan dira asanbladako langabetuak beren eskubideak aldarrikatzeko.

Lorentek jakinarazi du, beste alde batetik, Hernanin sortu dela jada bertako langabetuen asanblada. Pauso positibotzat jo dute errenteriarrek, horrela langabetuen arteko sareak indartu eta  ekimen zabalagoak antolatu ahal izateko.

Sinadurak kaleratzeen kontra

Bestalde, Oarsoaldeko Langabetuen Asanbladak, Stop Deshaucios kolektiboarekin elkarlanean , sinadura bilketa kanpaina batetan dihardu herrian bankuekin zorrak kitatu ezin dituzten familien kaleratzeen aurka. Kanpaina hau estatu mailakoa da eta 500.000 sinadura biltzea du helburu Madrilgo Parlamentuan kaleratzeen arazoa mahaigaineratzeko.