Erretiratuen elkarteek Pagoetako natur parkera irteera antolatu dute larunbaterako

Ekainaren 16rako (larunbata) Errenteriako erretiratuen elkarteek Pagoetako natur parkera joateko irteera antolatu dute. Irteera horrekin amaiera emango zaio 2011-2012 ikasturteko jarduera horretako egutegiari.

Interesdunek 08:15ean joan behar dute topoko geltokira.

Arratsaldez itzultzea aurreikusita dagoenez, hamaiketakoa eta bazkaria eraman behar dira.