Udalak Michelena enpresari esleitu dio Madalenetako programa inprimatzeko lana

Irune Balentziaga Kultura zinegotziak gaur jakinarazi du Udalak “Michelena Artes Gráficas, S.L.” enpresari adjudikatu dizkiola 2012ko Madalenetako programa ofiziala inprimatzeko lanak, baita programa horretan txertatzen den publizitatea kudeatzea ere.

Lan hori egiteko eta 2012ko Madalenetako programa ofizialaren barruan publizitate tarteen bidezko kolaborazioak lortzeko, Michelena enpresaren hainbat ordezkarik herriko dendak bisitatuko dituzte.

Udalatxetik gogorarazi nahi da Michelena dela aipatutako lana egiteko bidezko udal baimena duen enpresa bakarra. Publizitate horretan aplikatu beharreko tarifak udal ordenantzetan onartutakoak dira eta eskuratzen den diru kopurua udalerriaren onurarako izango da.

Bestelako enpresaren batek antzeko jarduerarik gauzatuz gero, modu estraofizialean arituko da, kudeaketa erabat pribatu bidez eta Errenteriako Udalaren jardueratik kanpo.