‘Baratzak balkoian’ ekimen irekia Kabian burutuko da larunbatean

Auzolana | Jasangarritasuna 2012-06-14 | 0

Kabia Espazio Kreaktiboan ‘Baratzak balkoian’ ekimen irekia gauzatuko da larunbat honetan goizeko 10:30-14:00 bitartean eta 16:00-19:30 tartean arratsaldean. Egitasmo honen helburua, Ekogunea ekimenaren barnean txertatzen dena, herritarrei etxean baratza bat izateko aukera dutela erakustea da, horrela ekoizleen mundura gerturatuz.

Horretarako, balkoi batean barazkiak zaintzeko teknikak, hazteko metodoak, garaiak, substratu motak eta loreontzi ezberdinei buruzko informazio praktikoa eskainiko da tailer sorta baten bitartez.

Aldi berean, janaria sortzeko eta kontsumitzeko 0 kilometro egitearen garrantzia azpimarratuko da eta, bide batez,  garaian garaikoa kontsumitzearena eta ekoizpen ekologikoarena.

ARGAZKIA: ekogunea.net

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna