Madalenetan kanpo-barrak jartzeko eskariak egiteko epea ireki du Udalak

Aurtengo Madalenetan kanpo-barra jartzeko interesa duten tabernek beharrezko eskaria betzeko epea ireki da, Errenteriako Udalak jakinarazi duenez.

Izapide hau Udaletxeko erregistroan egin beharko dute, argi adieraziz eskarian Hirigintzako Arlora zuzenduta dagoela.

Eskaria egiteko epea ekainaren 27an amaituko da.

Ostera, kanpo-barra jartzeko eskaria aurkezten duten interesdun guztiekin bilera bat egingo da.