Kaputxinoetako udal igerileku berriek bihar zabalduko dituzte ateak

Kaputxinoetako Udal Igerileku berriak jendearentzat bihar irekiko dira.

Julen Mendoza Errenteriako Alkatea eta José Manuel Ferradás Udal Kirol Patronatuko presidentea igerilekuei bisita egin zieten ostiralean, herriko alderdi  guztietako zinegotziekin.

Horretaz gain, Patxi Mutiloa Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaria eta Asier Sarriegi Foru Aldundiaren Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuko zuzendaria izan ziren bertan.

Mendozak igerileku hauetan aurrekoekiko egin diren hobekuntzak azpimarratu zituen eta inguruetako bizilagunen eskaerari erantzun eman zaiela.

Aldagelak behin-behinekoak izano dira denboraldi honetan: datorren urtean lanak burutuko dira aldagela iraunkorrak eraikitzeko. Igerilekuek 700 metro kubiko dauzkate eta orubearen azalera 8.700 metro karratukoa da. 657 pertsona sartu daitezke esparruan, eta igerilekuetan 220 aldi berean.

Guztira 1.700.000 euroko kostua izan dute instalakuntza berri hauek. Horietatik Foru Aldundiak 600.000 jarri ditu, Eusko Jaurlaritzak  900.000 eta Errenteriako Udalak 200.000 euro.

Alkateak azaldu zuenez, udal kirol abonua duten pertsonek erabili ahal izango dituzte igerilekuak. Abonua ez dutenentzako sarrerak ingurukoekin alderatuta merkeak izango direla adierazi zuen Mendozak.
Sarriegik egoera ekonomiko latz batetan piszinak egiteak suposatu duen ahalegin handia azpimarratu du eta Mutiloak, bere aldetik, bizilagunei igerilekuok erabiltzera animatu zituen.