Koldo Mitxelena beka eskatzeko epea zabalik dagoela gogoratu du Udalak

Errenteriako Udalak gogorarazten du “Koldo Mitxelena” ikerketa bekaren hamaikagarren edizioan parte hartu nahi izanez gero, dokumentazioa eta eskabideak aurkezteko epea irekia dagoela eta uztailaren 13an amaituko dela.

Aurtengo edizioan ikertu beharreko gaia Errenteriako euskaldunen historia soziala eta euskara izango da.

Ikerketa lana gehienez hamabi hilabetetan burutuko da eta beka guztira 6.100 eurokoa da.

Era berean, gogorarazten da lana jatorrizkoa eta argitara eman gabea izan behar duela eta hasierako proiektua, ikerketa lana eta amaierako memoria euskaraz egin behar direla.

Oinarriak eta gainerako informazioa Udalaren web orrian (www.errenteria.net) zein Udal Artxiboan archivo@errenteria.net (943 449610) daude eskuragarri.