Errenteria Musikalek diska berri bat kaleratu du ‘Kantu kantari’ izenpean

Errenteria Musikalek diska berri bat kaleratu du Kantu kantari izenpean. Hamalau abesti biltzen ditu lan honek: 11 pot-pourri (43 kantu tradizionalen nahasketak direnak), bi abesti berri eta pieza instrumental bat.

Errenteria Musikalek kaleratzen duen hirugarren diska da hau. Pout-pourri edo nahasketetan lau gai jorratu dituzte: Amodiozkoak, Herrimina, Errenteriako porrusalda eta Bazkal ostean.

Diskoaren zati instrumentala eta abesti berriak Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleek egin dute, ahotsak Garrintzi, Landarbaso eta Orereta abesbatzek jarri dituztelarik.

Lan honekin, betiko kantuak ez galtzea bilatzen dute diskaren sustatzaileek. CD-ak denda espezializatuen salduko dira 10 euroan.

ARGAZKIA: HITZA