Danza-rin dantza eskolak erakustaldi bat egingo du Kulturgunean igandean

Errenteriako ‘Danza-rin’ dantza eskolak dantza estilo ezberdinak nahastuko dituen erakustaldia eskainiko du Errenteria Hiria Kulturgunean igande honetan, ekainak 24.

Latindar dantza, tangoa , sabel dantza, funkya eta musikalak izango dira bertaratzen direnek gozatu ahal izango dituzten dantza motetako batzuk.

Eguna: ekainak 24

Ordua: bi emanaldi egongo dira, 17:00tan eta 19:00tan.

Tokia: Errenteria Hiria Kulturgunea.

SARRERAK

Sarrerak Kulturgunean eskuratu ahal izango dira igandean, 18:00etatik 19:00etara, 4 eurotan. Danza-arin eskolan, Nafarroa Etorbidea 26-B, gaur eta bihar erosi daitezke prezio berean, 17:00etatik 22:00etara.