Datorren Udalbatzarran bost proposamen eta hiru mozio aurkeztuko dira

Errenteriako Udalak ekainaren 26an burutuko du ekaineko udalbatzarra, arratsaldeko 18:30ean. Guztira bost proposamen eta hiru mozio aurkeztuko dituzte udal taldeek.

Mozioen artean herri ekimenetik ateratako bat egongo da: Eleak Mugimenduak eskubide zibilak eta politikoak aldarrikatzeko aurkeztuko duena.

PSE-EEk beste mozio bat aurkeztuko du publizitaterako panelak udalerriko toki ezberdinetan jartzeko eta Errenteriako Ezkerrarak LGTBI (Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexual kolektiboa) harrotasun mundu-egunaren harira, ekainaren 28an ospatuko dena.

Hona jorratuko den gai-ordena:

GAI-ORDENA

1. Ebazpenen berri ematea: Alkatearenak (402 zk.tik 530 zk.ra, biak barne), Zinegotzi-delegatuenak (777 zk.tik 925 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak.

2. Proposamena: Socialistas Vascos – Euskal Sozialistak udal taldearena, San Marko eta Añarbe mankomunitateetan ordezkariak aldatzeko.

3. Proposamena: 2013 urterako tokiko jaieguna egiteko.

4. Proposamena: 2012ko Madalenetan omenaldia egiteko.

5. Proposamena: Pablo Iglesias etorbidea, 13 – R. Mª Azkue, 14 J.U.-eko E.U.1. zk.ko Hiri Antolamenduko Plan Berezia. Behin betiko onartzeko.

6. Proposamena: Konpromisoa hartzeko baldin eta diru-laguntza eskaeran adierazitako tokia (Errenteriako Olibet-Etxeberrieta auzoan, antzinako Lekuona okindegia eta honen atzeko aldea) berrerabiliko balitz gainbalioak emango lituzkeenerako, diru-laguntza hori ikerketarako itzultzeko, edo, hala balegokio, lur-zoru kutsatua berreskuratzeko.

7. Mozioa, “Eleak Mugimendua”-k eskubide zibilak eta politikoak aldarrikatzeko aurkezturikoa.

8. Mozioa, Socialistas Vascos – Euskal Sozialistak udal taldearena, publizitaterako panelak udalerriko toki ezberdinetan jartzeko.

9. Mozioa, Errenteriako Ezkerrarena, LGTBI harrotasun mundu-eguna ekainaren 28an dela eta.

10. Galdera-eskariak.