Berdintasun Kontseiluak errenteriarrak alarde mistoan parte hartzera animatzen ditu

Aurki ospatuko den Irungo Alardearen harira, Errenteriako Berdintasun Kontseiluak ondorengo adierazpena egin du:

“Ekainaren 30ean Irungo Alarde publikoa ikusi ahalko dugu Iruneko kaleetatik harro desfilatzen. Harro egoteko arrazoiak badituztela uste dugu. 2011n Emakunde Saria jaso zuten Hondarribiko Alardearekin batera jaietan eta herrietako ospakizunetan emakumeek berdintasunean parte-hartzeko duten eskubidearen alde egin duten lanarengatik. 2012an, era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso dute urteetan egin duten lan bakarti eta ikusezinagatik.

Erakunde publikoetaz aparte, gero eta gehiago dira alarde mistoaren alde egiten duten pertsona eta erakundeak. Gure ustez, hau berdintasun printzipiok jendartean barneratzen ari direnaren seinale da, eta zentzu honetan, poztasunez bizi dugu.

Berdintasunerako Kontseilutik gure miresmen guztia adierazi nahi diegu alardeetan berdintasuna lortzeko bultzatu duten emakume eta gizon guztiei eta Errenteriako herritarrak, emakume zein gizon, animatzen ditugu alarde mistoan parte hartzera.”