Errenteriako udal ordezkaritza bihar Alemaniara doa Schondorf herriarekin senidetzea sinatzera

Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta udal ordezkaritza batek Alemaniako Schondorf herrira bidaiatuko dute bihar bi udalerrien arteko senidetzea sinatzera.

Horrela, Schondorf Errenteriarekin senidetze harremana duen bostgarren udalerria izango da, Frantziako Tulle, Portugaleko Lousada eta estatuko Monroy (Extremadura) eta Fuentepelayorekin (Segovia) batera.

Alkateaz gain, Bilduko Luisma Diez, PSEko Jose Angel Rodriguez, PNVko Jose Ignacio Irastorza, PPko Jose Maria Herzog eta Errenteriako Ezkerrako Jose Manuel Ferradas izango dira Errenteriako udal ordezkaritzan. Ereintzako bost dantzari ere joango dira Alemaniara.