LGTBI kolektiboaren ikurriña Udaletxean jarri dute gaur, mugimendu honen mundu-egunean

Errenteriako Udaletxean LGTBI (Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexual mugimendua) harrotasun mundu-eguna dela eta, kolektibo honen koloreak jarri dituzte.

Udalak azken osoko bilkuran mozio bat onartu zuen aho batez, Mozioak pertsonenganako eta hauek beren sexualitatea erabakitzeko askatasuna errespetatzeko eskatzen du.