Errenteriarrek Aaarraun! egitasmo artistikoan parte hartzeko aukera dute

Aaarraun! egitasmoa Kabia Espazio Kreaktiboan sortu da Gizaharremanak-Elkarbizitza taldearen baitan. Hasiera batean ekimen honen helburua maila pertsonal zein kolektiboan giza harremanak bultzatzea bazen ere, Kabia Espazio Kreaktiboaren irudikapen sinboliko bat izango da ere.

Egitasmoaren ardatza trainera baten hondakinak erabiltzean datza, zehazki brankaren lehen hiru metroak,  eskultura bat egiteko parte hartu nahi duten Errenteriako kolektibo edo norbanako guztien artean.

Eskultura egiteko ezkata batzuk erabili nahi dira branka forratzeko helburuarekin. Eta hauxe da, hain zuzen ere, herritarrek parte hartzeko duten aukera: ezkatak eginez bideoan erakusten den bezalaxe freskagarrien lata birziklatuak erabiliz. Etxean dauzkagun guraizeak nahikoa dira ezkata hauek lortzeko, gero eskultura apaindu eta babesteko erabiliko direnak.

Traineraren branka Kabia alboan kokatuko dute (Barandiaran Plazan) uztailaren 13an. Hilabete bereko 28ra arte latak eta ezkatak bilduko dira. Horretarako, edukiontzi bat jarriko dira kupularen parean dagoen bananondo handiaren ondoan. Egun horretan anaitasun bazkari bat egongo da Kabian eta hortik aurrera elkarte eta kolektiboek eskultura egiteko lanean hasiko dira. Lan hauen erritmoa eta antolakuntza parte hartzera animatzen den jende kopuruaren arabera taxutuko da.

Horrela, egitasmoaren bultzatzaileek herriko kolektibo eta interesdun guztien kolaborazioa eskatzen dute ekimen amankomun hau burutu ahal izateko. Batetik, ezkaten produkzioan eskatzen da, 1.500 beharko direla kalkulatzen baita. Bestalde, kolektibo bakoitzak bere ezkatak eskulturan  jartzea bilatzen da (gida-laguntza txiki batekin), herrian elkarbizi diren adierazpen eta sentsibilitate guztiak egitasmoaren partaide izan daitezen.

Antolatzaileek herriko kolektiboak Aaarraun! proiektuari atxikipen formala ematea eskatzen dute, horrela lan txandak antolatu ahal izateko. Modu berean, 30 ezkata inguru prestatzeko eskatzen diete, elkarlanean eginez gero, lan erraza baita.

Parte-hartze konpromezuak helarazteko edota informazio gehiago jasotzekoprentsa@errenteria.net edo 943 44 96 10 zenbakira deitu (Aitor)