Transpyr 2012 mountain bike-ko probak Errenteria zeharkatuko du larunbatean

Datorren larunbatean, uztailaren 7an, eta Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren lankidetzarekin, “Transpyr 2012” mountain bike-ko probak Errenteria zeharkatuko du.

Transpyr BTT motako lasterketa da, Roses-en (Girona) hasiko da, Mediterraneo itsasoan, eta, Pirinioak zeharkatu ondoren Kantauri itsasora iritsiko da, Gipuzkoako kostaldera.

Probaren iraupena zortzi egunekoa da, uztailaren 1etik 7ra. Guztira 820 kilometro egingo dituzte eta 20.300 metroko garaiera aldea izango da.

Errenteriatik zehar azken jardunaldian izango dira, uztailaren 7an, alegia. Elizondotik abiatuko dira eta 86 km-ko etapa izango da. Kataluniako Transpyr Txirrindularitza Elkarteak sustatu du proba hori eta Pirinioetan errespetuzko garapena bultzatu nahi du, bertako jende, herri, kultura eta haranekin harmonian, kirola eta turismo aktiboa helburu izango duten proiektuak lagunduz.