Trafikoa moztuko dute astelehenean Touring etorbidean

Datorren astelehenean, Nasipa enpresak aurreikusita du Touring etorbidean  etxebizitzetako obretan,  Ertzaintzaren aurrean, instalatutako garabia eraistea.

Goizeko 09:00etan hasiko dira eta ia egun osoan jardungo dute.

Bidea erabat moztuko da eta biribilgunean eta igerilekuetan seinaleak jarriko dira.  Oiartzundik etortzen direnak, Erramun Astibia kaletik iritsi ahal izango dira, eta Santa Klara biribilgunera jaitsi Tomas kaletik zehar.

Hiriko garraio publikoak Lartzabalera eta Agustinetara  iristen diren lineak  aldatuko ditu , era horretan zerbitzuan ahalik eta kalte txikiena eragin dezan