Landarbaso saileko trikuharriak balioztatzeko auzolandegiak

Kutxa Ekoguneak eta Zehazten Zerbitzu Kulturalak auzolandegi bat antolatu dute Landarbaso saileko 7 trikuharriak zaindu eta balioztazeko. Auzolandegi hau doan da eta pertsona helduentara zuzenduta dago. Uztailaren 16tik 31ra burutuko da, goizetan. Guztira 22 plaza daude eta izen-emate epea ostiralean amaituko da.

Landarbaso lursailean zazpi trikuharri-arkitektura daude, aurre-historian eraikitakoak. Igoin-Akola Estazio Megalitikoaren monumentu multzoan kokatzen dira eta Kobre eta Brontzearen aroetan eraikitako hilobi kolektibo hauek gure lurraldeko lehen arkitekturetako batzuk dira.

Mendeetan zehar jentilen eta mitologiako beste pertsonaia batzuen hilobitzat hartu dira. Orain, Ekoguneak egitasmoari esker, trikuharri hauek balioan jartzeko aukera dute errenteriarrek.

Parte Hartzaileei emango zaizkien edukiak:

* Gure herriaren patrimonio kulturalaren kontserbazioa, dibulgazioa eta mantenuaren garrantzia iraganetik etorkizunerako herentzia moduan, kultura unibertsal moduan.

* Fenomeno megalitikoaren nozioak orokorrean eta bere garapena Euskal Herrian eta Gipuzkoako lurralde historikoan konkretuki: kronologia, tipologia, ezaugarriak, herriko memorian intzidentzia( kondairak, ohiturak…), bere kontserbazioaren problematika, legedia,  gaiaren egoera…

* Fenomeno megalitikoaren nozioak Landarbasoko terminoan: tipologia, ezaugarriak, herriko memorian intzidentzia, aurkikuntzaren historia eta indusketa edo gaiaren egoera.

* Kutxa Ekoguneran uztardura gizarte proiekzio proiektuetan, lan solidario zuzenaren bidez kultura eta natura patrimonioaren kontserbazioaren gain interesa sustatzen dutenak.

Informazio gehiago eta izen-ematea: www.ekogunea.net