Aholkulari juridiko baten lanpostua betetzeko deialdia egin du Udalak

Errenteriako Udalak aholkulari juridiko baten lanpostua betetzeko deialdia egin du. Hautagaitzak aurkezteko epea 2012ko uztailaren 10etik 24ra luzatuko da, biak barne.

Eskabideak Udaletxeko Erregistroan utzi behar da. Dokumentu hauek, halaber, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Jardunbide Legeari buruzko 38.4 artikuluan aipatutako edozein erregistrotan aurkeztu ahal izango dira.

Hemen ikusi dezakezute deialdia eta bete beharreko eskabideak.

OHAR GARRANTZITSUA: uztailaren 23 eta 24an Udaletxeko Erregistroa itxita egongo da. Beraz, eskabidea egun
hoietako batean aurkeztuz gero, aurreko paragrafoan adierazitako edozein erregistrotan aurkeztu beharko da.