Madalenetako programa eta kartel ofiziala aurkeztu ditu gaur Udalak

Kultura | Madalenak 2012-07-12 | 0

Madalenetako programaren aurkezpen ofiziala egin dute gaur Udaletxean alderdi politiko guztietako ordezkariak bildu dituen agerraldi batetan. Bertan, jaien kartela, egitaraua eta poltsikorako esku-orria aurkeztu dituzte.

Irune Balentziaga Kultura zinegotziak jaiak “berdintasunean, aniztasunean eta errespetuan” gozatzeko deia egin du eta ospakizunen prestakuntzan parte hartu duten pertsona guztiek “ilusio handiarekin” lan egin dutela esan du.

Honen harira, egitaraua herritarrez osatutako jai batzordeak burutu duela gogoratu du, 40 elkarte eta kolektibo baino gehiagoren parte hartzearekin. Prozesu honek elkarteen eta Udalaren arteko sarea eta harremanak indartzeko balio izan duela azpimarratu du, jaiak antolatzeko erantzunkizuna partekatuz.

Madalenetako kartela

Ekitaldi berean Iñaki Fernandez Iturmendi Madalenetako kartel lehiaketaren irabazleari saria eman zaio aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela diseinatzeagatik, ‘Atabal’ izenekoa.

Astelehenetik aurrera Udalatxeko atarian banatuko da egitaraua, eta Herri Bizian programa jada eskuratu dezakezute pdf formatuan eta baita poltsikoko esku orria ere.

No comments yet.

Utzi erantzuna