Fanderiako pilotalekua alokatzeko orduen zozketa egingo dute datorren astean

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du Fanderiako Udal Pilotalekua alokatzeko orduen zozketa egingo dela. Zozketa hau datorren 2012-2013 denboraldiari dagokio, hau da, 2012ko irailaren 1etik eta 2013ko irailaren 1era arte.

Aipatu zozketa datorren uztailaren 18an, asteazkenean, arratsaldeko 20,45ean burutuko da, Fanderiako Pilotalekuan bertan, E.P.L.E.-k antolatuta.

Era berean jakinarazi nahi da ezinbestekoa dela zozketara bertaratzea aipatu alokatzeko ordu horietarako aukera izateko.

Zozketan taldea osatuko duten 4 pelotarien zerrenda emango da, eta, gutxienez, horietako batek Errenterian erroldatua egon beharko du.

Informazio gehiago lortzeko  687.92.04.28 telefonora deitu dezakzute.