Errenteriako jai batzordeak Madalenak aurkeztu ditu

Kultura | Madalenak 2012-07-17 | 0

Errenteriako jai batzorde herrikoiak Madalenetako jaiak aurkeztu zituen atzo Kabia Espazio Kreaktiboan egindako agerraldi batetan.

Bertan, azken hilebeteotako prozesu ireki eta parte hartzailean (herriko 40 elkartetik gora parte hartu dute jai batzordean) bururutako lanaren fruituak aurkeztu zituzten, ospakizunen egitarauan ikusi ditzakezutenak hemen sakatuz.

Herri bazkaria

Madalenetan egingo den herri bazkariaren berri ere eman zuten. Bazkariaz gozatzeko txartelek 12 € balio dute (zapi berdeak emango zaizkie parte hartzaileei, bazkarirako sarrera gisa balioko dutenak). Guztira 320 jarriko dira salgai leku
hauetan:  Arkaitza eta Sindikato tabernak eta  Iztieta, Niessen, Xenpelar eta Zumardiako kioskoetan.

No comments yet.

Utzi erantzuna