#madalenak2012: jarraitu gure jaiak Faceboook eta Twitter sare sozialetan

Kultura | Madalenak 2012-07-19 | 0

Madalenetako jaiak Facebook eta Twitter sare sozialen bitartez ere jarraitu ahal izango dira: bertan hamaika argazki, berri eta iruzkin ikusi eta egin ahal izango dituzte erabiltzaileek. Horregatik, Facebook sarean Herri Biziak duen profilaren lagun egitera eta Twiterren #madalenak2012 hashtag-a erabiltzera animatzen ditugu errenteriar guztiak.

Bestalde, Herri Biziaren webgunean gure herriko ospakizunak gertu-gertutik jarraitzeko atal berezia sortuko dugu. Atal honetan jaietako programatutako ekitaldien jarraipen eskainiko dugu, hainbat bideo, elkarrizketa eta argazki zintzilikatuz.

Saio berezia

Gainera, ez ahaztu txupinazoaren egunean, uztailak 21, saio berezi bat egingo dugu zuzenean 18:00tatik aurrera, herribizia.errenteria.eus  webgunearen bitartez jarraitu ahal izango duzutena.

Zuen parte hartzea, iruzkinak eta proposamenak asko eskertuko ditugu.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna